Kultura eta feminismoa hizpidera ekarriko dituzte gaur Tabakaleran

Zein izan da historikoki emakumeei esleitutako rola? Nola esploratu ditzakegu adierazpen berria, subjektu politiko gisa aldarrikatzen lagunduko digutenak? Nola irits gaitezke ikuspegi komunitario baterantz gure esku hartzean? Galdera horiek guztiak erantzungo dituzte Eugenia Tenenbaumek, Mafalda Saloiok eta Soraya Ronquillolek arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan. Feminismoa, kultura eta erresistentziak izenburu duen solasaldiak kulturak kolektibo zaurgarriengan eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditu.
Hala, kultura arloko hainbat sormen esperientziak elkarbanatzea du helburu, eta horretarako aktibismoan eta komunitateko esku hartze eremuetan ibili diren profesionalak bilduko ditu: Eugenia Tenembaum genero ikuspegian espezializatutako arte historialaria da, kultura dibulgazioan eta arte kritikan ere ibiltzen dena; Mafalda Saloio aktore eta sortzailea da, eta hainbat talderekin batera antzerkia, dantza, eta musika bezalako lengoaia artistikoen arteko gurutzaketa lantzen du; Soraya Ronquillo, berriz, ekintzaile feminista da, eta emakume migratuen giza eskubideen alde egiten du.
Emaus Gizarte fundazioak antolatu duen Nomada jaialdiari hasiera emango dion solasaldia irekia izango da, eta bi orduko iraupena izango du (18:00- 20:00 bitarte).