Mugan taldeak 'Aurrera ez den alde batera' diskoa aurkeztu du
Kalean da Mugan talde donostiarraren bigarren lana. Aurrera Ez Den Alde Batera barrenak berreraikitzearen inguruko disko bat dela azaldu du taldeak bere sareetan: “Noizbehinka, bidetik atera eta zure buruari galderak egitearen ingurukoa”. Zazpi kantuz osaturik, frustrazioaren inguruko hausnarketa batean ardazten da
Aurreko lanaren ildo bera jarraitu du taldeak, soinu aldetik eta estilo aldetik. Gainera, lantaldea errepikatu dute, eta ez dela kasualitatea argitu dute: “Oso gustura” baitaude sortutako lantaldearekin, eta “egindakoaz oso harro”.
Berako MIK estudioan grabatu dute Maikel ingeniariarekin eta Mikel Irazoki izan dute ekoizle gisa. Masterraz Estanis Elorza arduratu da-
Diseinuari dagokionez, Erki estudioak sortu du iruditeria eta Ganbara Diseinuakeko Oier Arribas eta Jone Alvarezek eraman dute aurrera.
Solasaldi musikatua egingo dute Durangoko Azokan, abenduaren 8an, 14:00etan.