Txistorra osagai nagusi izango duen gastronomia lehiaketa egingo dute San Tomas egunean

Txistorra gastronomian izeneko lehen gastronomia lehiaketa antolatu dute San Tomas egunerako. Abenduaren 21ean izango da, Elkano kalean, 11:00etatik aurrera. Donostia Festak-ek antolatu du egitasmoa, Gastronomiazko Euskal Anaiartearen Kofradiaren, Super Amararen, eta Donostiako Udalako Osasun Publiko Departamentuaren laguntzarekin. Txistorra osagai nagusi gisa duten gastronomia errezetak prestatzea izango da lehiaketaren helburua.
Bi lagunez osatutako taldeek hartu ahal izango dute parte, eta bikote bakoitzak 75 minutu izango ditu errezeta egiteko. Izena emateko epea abenduaren 4an edo hamar taldek izena eman dutenean amaituko da, eta Donostia Kulturaren web orrialdean dagoen inprimakia betez egin ahal izango da.
Sariak Super Amarak eskainiko ditu: bikote garaileak 450 euro izango ditu erosketa baleetan, eta txapela ere bai. Bigarrenek, 300 euro eramango dituzte erosketa baleetan, eta hirugarrenek, aldiz, 200 euro erosketa baleetan.