Derbi asteburua Ibaeta Basketentzat
Zita garrantzitsua dauka Ibaeta Basketek larunbatean, Araski talde arabarraren aurkako euskal derbia jokatuko baitu. Ligako sailkapeneko erdialdean daude arabarrak, eta, beraz, donostiarrak dira faboritoak, baina derbiak bereziak dira, eta dena eman beharko dute garaipena Donostiara ekartzeko.
Saskibaloiarekin jarraituz, Gipuzkoa Basketek Ourense hartuko du etxean gaur iluntzean. Donostiarren aurkari zuzenak dira galiziarrak, bosgarren eta laugarren sailkatuak baitira ligan, hurrenez hurren.
Futbolean, selekzioen partidengatik etenaldia egin ostean, Realeko mutilek igandean berrartuko dute liga, Sevillaren aurka, etxean. Andaluziarrak ez daude euren unerik onenean, baina talde ona dute, eta onena eman beharko dute txuri-urdinek, irabazteko. Neskei dagokienez, aurkari zuzen baten aurka jokatuko dute larunbatean etxean: Valentziaren aurka. Donostiarrak ligako hamabigarrenak dira, eta valentziarrak hamaikagarrenak; beraz, mahai gainean kolpe indartsua emateko aukera dute txuri-urdinek.
Azkenik, izotz hockeyan, Txuri Urdineko mutilek soilik jokatuko dute asteburuan. Huarteren etxean ariko dira larunbat gauean, ligako azken aurrenaren etxean.
PARTIDAK
Saskibaloia
Emakumeen liga, 9. jardunaldia
- Araski — Ibaeta Basket (larunbata, 25, 19:00)
Gizonezkoen bigarren maila, 9. jardunaldia
- Gipuzkoa Basket — Ourense (ostirala, 24, 20:30)
Futbola
Gizonezkoen liga, 14. jardunaldia
- Reala — Sevilla (igandea, 26, 16:15)
Emakumezkoen liga, 10. jardunaldia
- Reala — Valentzia (larunbata, 25, 12:00)
Izotz hockeya
Gizonezkoen liga, 10. jardunaldia
- Huarte — Txuri Urdin (larunbata, 25, 21:45)