Udalak Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeetarako hautagaitzak argitaratu ditu
Altzako udaletxe zaharra San Martzial plazan dago, eta Ekialdeko Barrutiaren egoitza da gaur egun. (Argazkia: Beñat Parra) Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeetarako hautagaitzen zerrendak argitaratu ditu udalak, auzo elkarteena zein arlo entitateena. Bozketa bihar egingo da, azaroak 25, 9:00etatik 15:00etara, eta Herri Entitateen Erregistroan izena emanda dauden auzo elkarteek zein arlo entitateek izango dute horretarako aukera.
Bakoitzeko bost ordezkari aukeratu beharko dituzte, eta horiei zinegotzi burua, buru ordea eta udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako zazpi kide batuko zaizkie. Batzarrak 2023-2027 epean jardungo du.


