Bizilagunek ezetz esan diote berriro Basque Culinary Centerren egoitzari

Uliako Auzo Elkarteak deituta, dozenaka lagun manifestatu dira Basque Culinary Centerrek Manteon eraiki nahi duen egoitza berriaren aurka. Aste honetan zabaldu da bertako lurrak kutsatuta egoteko “probabilitatea oso handia” dela, baina udalbatzarrak ez zuen kautelazko neurririk eskatu —Elkarrekin Donostiak gaia eztabaidatzeko presazko interpelazioa aurkeztu zuen, baina EAJk eta PSE-EEk atzera bota zuten.—