Datorren ostiralean piztuko dituzte Gabonetako argiak

Abenduan sartzearekin batera, udalak Gabonetako argiak piztuko ditu datorren ostiralean. Horretarako, jarduera berezi bat antolatu du, 18:30etik hasita, Santa Katalina zubian eta Urumea ibaian. Akrobazia ikuskizuna eta su artifizialak egongo dira, eta Donostiako Orfeoiak ere bertan parte hartuko du.
Gabonetako argiak pizteaz gain, azoka ere zabalduko dute, baita aisialdi eta kultura programa abiatuko ere. Argiteria eta gainontzeko beste elementuak urtarrilaren 7ra arte egongo dira martxan.