Emakumeen aurkako indarkeria ororekin amaitzea exijitu dute

Azaroaren 25a da gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, mugimendu feminista kalera atera da, eta Donostia ez da salbuespena izan: ehunka lagun bildu dira 12:00etan Bulebarretik abiatu den manifestazioan, Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak! Kolpeek akabatzen gaituzte, prekarietateak ere bai lelopean.
Manifestazioaren ondoren irakurritako testuan, Euskal Herrian erail dituzten lau emakumeak eta haurra izan dituzte gogoan. “Euskal Herriko mugimendu feminista beti izango duzue zuen ondoan”, adierazi dute.
Datorren ostegunerako dago deituta greba feminista orokorra, eta mugimendu feministak zaintza kolektiboan jarri du arreta. Horri lotuta egon dira manifestazioan zehar ikusi eta entzun diren zenbait lelo. “Zaintza eskubide kolektibo baten alde, grebara!” oihukatuz amaitu dute manifestazioa.
Jarraian, manifestazioak zehar ateratako irudi bilduma eta bideoa:
































