HIESaren aurkako egunerako hainbat jarduera prestatu ditu udalak

HIESaren aurkako eguna izango da abenduaren 1ean, eta Donostiako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera. Zahartzea eta bizi kalitatea guretzat eta gurekin leloa aukeratu dute aurten HIESaren aurkako borrokan lan egiten duten kolektiboek.
Horrela, ostiralean bertan elkarretaratzea egingo dute Egiako Kalkutako Teresa plazan, HIESaren memorialaren ondoan, 18:30ean. Bertan, HIESaren aurkako kolektiboen urteko komunikatua irakurriko dute. Ondoren, Tabakaleran, Udalaren Musika eta Dantza Eskolak koreografia desberdinak eskainiko ditu 19:00etatik 20:00etara, batzuk bereziki egun honetarako konposatuak. Gainera, elkarteek informazio mahaiak jarriko dituzte.
Bestalde, Kursaal eraikina begizta gorriarekin argituko da, abenduaren 1etik 3ra. Udal ekipamenduetan, garraio publikoan eta udalean bertan, HIESaren aurkako borrokaren sinbolo bihurtu den lokarri gorridun kartelak jarriko dira.
“Aurten ere gure konpromisoa berritu nahi dugu, GIBik gabeko belaunaldi bat ikusi ahal izateko. Era honetan, udalak herritar guztiak gonbidatu eta animatzen ditu programatutako ekitaldietan parte hartzera”, adierazi du udalak.