Johann Sebastian Bach musika zikloa egingo dute 2024an, kontzertu ugarirekin
Donostia Musikak Johann Sebastian Bachen musikan barrena ibilbidea egiteko aukera eskainiko du 2024an. Programazio honek lau ziklo izango ditu eta hainbat agertokitan aurkeztuko da, musikari alemaniarraren musika esanguratsuena ezagutarazteko asmoz.
Ziklo nagusiak sei kontzertu izango ditu eta Victoria Eugenia Antzokian eskainiko da; Goldberg bariazioak, biolontxelorako suiteak, klabe eta biolinerako musika, Musika Eskaintza… entzun ahal izango dira emanaldi horietan. Antzoki Zaharrean, berriz, hiru kontzertu eskainiko dituzte Musikeneko ikasle eta irakasleek, J. S. Bachen konposizio handiak interpretatuz: Klabea ongi tenperatua, biolin, oboe, klabe kontzertuak, etab.
Organorako Zikloak bost kontzertu barne hartzen ditu, Donostiako Santa Maria Basilika eta San Bizente Elizan eta Usurbilgo eta Azkoitiko parrokietan eskainiko direnak.
Azkenik, ohikoa den bezala, Donostia Musikak J.S. Bach-en obra ulertzen lagunduko duen liburua argitaratuko du, eta abesti guztien itzulpena eskainiko du, bai gaztelaniara bai euskara.
Ikusi hemen zikloaren programa, kontzertu guztiekin.
Sarrerak
Abonamendu bakarra eskainiko da, Victoria Eugeniako sei kontzertuak biltzen dituena. Victoria Eugeniako lehen kontzerturako (Conductus Ensemble, urtarrilak 24) eta Antzoki Zaharreko Gazte Interpreteen ziklorako sarrera solteak erosi ahalko dira ere. Salmenta azaroaren 29an, 11:30etik aurrera jarriko dute martxan Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.