Jori Davis fitxatu du Ibaeta Basketek
Ibaeta Basketek esperientzia handiko jokalari batekin indartu du taldea, Jori Davis estatubatuarraren fitxaketa iragarri baitu. 34 urteko eskoltak, 1,75 metro neurtzen du eta 2007tik dabil aktiboan, Indianako Unibertsitatearekin debuta egin zuenetik. 2011ra arte jokatu zuen han, maila ona erakusten.
2011tik aurrera, Zeelanda Berrian, Israelen, Errumanian, Suitzan, Grezian, Espainian, Frantzian eta Italian jokatu du. 2018-2019ko denboraldian iritsi zen Valentziara, eta 31 partida jokatu zituen denboraldi hartan, eta, batez beste, partidako lau puntu sartu zituen, hiru errebote hartu eta asistentzia bat eman. Azken denboraldian Frantziako Asvel Lyon taldean jokatu du, eta bost partida jokatu ditu Euroligan.