Sukiak Donostiako Zentro Sozialista hustu nahi duela salatu dute, haren egoitzaren aurrean
Gaur goizean, elkarretaratzea egin du Donostiako mugimendu sozialistak Sukia enpresaren egoitzaren aurrean. Espekulatzaileen aurrean, Zentro Sozialistak defendatu lelopean egin dute protesta, Donostiako Zentro Sozialistaren hustearen aurka.
Elkarretaratzea, egoitzara sartzen saiatu dira, eta Sukiako zuzendaritzari hainbat “exijentzia helarazten” saiatu dira zenbait lagun. Zehazki, “Zentro Sozialistaren kontrako salaketa atzera bota dezala eta huste prozedura eten dezala exijitu nahi izan diote enpresari, eskaerak zuzenean eta aurrez aurre jakinarazita”. Ordea, Ertzaintzak galarazi die eraikinean sartzea, atea oztopatuz, baina ez da istilurik izan.
Bista, ostiral honetan
Donostiako Kontseilu Sozialistak joan den astean jakinarazi zuen huste arriskuan dagoela Mundaiz kaleko Zentro Sozialista, aurrera egin baitu Sukiak jarritako salaketak. Ostiral honetarako, abenduaren 1erako, bista bat dago ezarrita Donostiako epaitegian, Zentro Sozialistaren aurkako prozedura judizialari lotuta.
Bista horren atarian, Sukiaren hainbat egoitzetan pintaketak egin dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan: “Sukiak desalojatu egiten du”, “Zentro Sozialistak aurrera” eta “Donostiako Zentro Sozialista defendatu” mezuak irakur daitezke han-hemen egindako pintaketetan, besteak beste.
𝗦𝗨𝗞𝗜𝗔, 𝗗𝗘𝗦𝗔𝗟𝗢𝗝𝗢𝗔 𝗚𝗘𝗟𝗗𝗜𝗧𝗨!
— Kontseilu Sozialista Donostia (@Kontseilua_Don) November 28, 2023
Gaur Sukia eraikuntza enpresaren egoitzan egon gara gure exijentziak helarazteko:
1. Ostiraleko bista bertan behera geratzea.
2. Desalojoari alternatiba negoziatu bat bilatzea.
Zentro Sozialistak aurrera! pic.twitter.com/6Xv09KmKMg