2024ko Urrezko Danborrak 141 hautagai ditu
Donostiako Udalak amaitutzat eman du 2024ko Urrezko Danborrerako behin betiko hautagaitzak aztertu eta baliozkotzeko prozesua. Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, guztira 141 hautagai izango dira aurten. Bozeramaileen Batzordeak gehienez hiru hautagai zerrenda hautatu beharko ditu herri bozketa egiteko, edo, adostasun handia badago, saria izendatu beharko du. Guztira 366 lagunek eta elkarte batek parte hartu dute. Era berean, jasotako hautagai zerrendetatik, 211 taldekatu dira eta hamabost baztertu. Hala, 141 hautagai 2024ko Urrezko Danborra hautatzeko prozesuan geratu dira.
Askotariko musikari, zinemagile eta kirolari aurkitzen dira sariaren hautagaien zerrendan. Urteroko legez, errepikatzen diren izenak daude, Bruce Springsteen edo Donostiako Orfeioa tartean, baita Mikel Erentxun, Amaia Montero, Izaro, Alberto Iglesias eta Iñaki Salvador, besteak beste. Era berean, Dolores Redondo idazlea eta Miren Ibarguren edo Paco Sagarzazu daude, baita Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos ere.
Kirolarien artean bestalde, realeko jokalari eta jokalari ohien izenak gailentzen dira; Mikel Oiartzabal, Takefusa Kubo, Irene Paredes, Martin Odegaard, Xabi Prieto daude besteak beste. Zerrendan, halaber, Maialen Chorraut Kemen Kirol kluba eta Bera Bera taldea aurkitzen dira beste askoren artean.
Ez dira gutxi aurtengo urrezko danborraren hautagaiak eta kirolari, artista eta pertsona ospetsuez gain, gobernuz kanpoko erakundeak eta elkarteek ere badaude zerrenda luzean. Zaporeak, Aita Mari eta DYA daude horien artean, besteak beste. Zerrenda osoa hemen kontsultatu dezakezue.