Zentro Sozialistaren kontrako epaiketaren bista bertan behera utzi dute
Donostiako Kontseilu Sozialistak deituta, ehun lagun inguru bertaratu dira 9:30etan Donostiako epaitegietara, “zentro sozialisten beharra” aldarrikatzeko. Donostiako kontseiluak joan den astean jakinarazi zuen huste arriskuan dagoela Mundaiz kaleko Zentro Sozialista, aurrera egin baitu Sukiak jarritako salaketak. Gaur, baina, epaiketaren aurreko bista “bertan behera uztea lortu” dutela jakinarazi dute kontseiluko kideek, sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Era berean, gunearen jardunak aurrera jarrai dezan lanean jarraituko dutela baieztatu dute.
Bistaren aurreko egunetan, Sukiaren hainbat egoitzetan pintaketak egin dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan: “Sukiak desalojatu egiten du”, “Zentro Sozialistak aurrera” eta “Donostiako Zentro Sozialista defendatu” mezuak irakur daitezke han-hemen egindako pintaketetan, besteak beste.
𝗕𝗜𝗦𝗧𝗔 𝗕𝗘𝗥𝗧𝗔𝗡 𝗕𝗘𝗛𝗘𝗥𝗔 𝗨𝗭𝗧𝗘𝗔 𝗟𝗢𝗥𝗧𝗨 𝗗𝗨𝗚𝗨 pic.twitter.com/JsggXXuz3V
— Kontseilu Sozialista Donostia (@Kontseilua_Don) December 1, 2023