Tokiko marken Gabonetako azoka egingo dute igandean Teila Fabrikan
Egiako Teila Fabrika.Teila Fabrika Gabonetako azoka egingo dute igandean (abenduak 3) Egiako Teila Fabrikan, eta tokiko marken askotariko produktuak egongo dira bertan salgai. Azoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta marka multinazional eta globalizatuen aurrean, eskuz eginda dauden eta nortasun propioa duten produktuak eskaini nahi dituzte.
Honako dendetako produktuak egongo dira eskuragarri azokan: Hdhaizea bitxiak, Josthari motxila eta poltsak, Juncal akuarelak, Plato ceramica zeramika eta Lorian arropa.
Azokaz gain, haurrentzat nahiz helduentzat pintura tailerra antolatu dute 11:00etan. Plazak mugatuak izango dira, eta 675-71 74 07 zenbakira deituta egin daiteke, hamabost euroren truke.


