Gabonak hasi dira Donostian
Ia hilabete falta da benetan Gabonak hasteko, baina Donostian piztu dituzte Gabonak dagoeneko. Hain zuzen ere, atzo, hilaren 1ean, piztu zituzten urritik jarrita dauden argiak, ikuskizun handi baten bidez, azken urteotan ohitura bihurtu baita hori.
17:30etik aurrera, Maria Kristina zubiaren bueltan jendetza zegoen 18:30ean hasi zen ikuskizuna hasteko zain. Ohiko legez, hiriko agintariek piztu zituzten argiak, eta ikuskizunak denetarik izan zuen: Donostiako Orfeoiaren emanaldia, Urumean flyboard gainean dantza egin zuten dantzariak eta su artifizialak, hiri honetan ezin baitira su artifizialak faltatu. Ekitaldia amaitzean, Frantzia pasealekuko Gabonetako azokako postuak “bisitatzera” gonbidatu zituzten herritarrak.
Jarraian, ekitaldiko argazki bilduma ikus dezakezue: