Bertako produktuen azoka berezia egingo dute abenduan Bulebarrean
Behemendi elkarteak tokiko produktuen azoka antolatu du Bulebarrean, abenduaren 6an, 7an, 8an, 10ean, 16an eta 17an. Egun horietan, 09:00etan zabalduko dute azoka, eta 14:30era arte erosi ahal izango dira produktuak.
Jarduera honen helburua nekazaritzako produktuak merkaturatzeko zuzeneko salmenta bultzatzea da. Honako produktuak izango dira salgai azokan: Behi eta ardi gazta eta barazkiak (Errenteria), txekorkia, txerrikia, adobatuak (Amezketa), ezti, propoli tintura, propoeztia, polena (Orendain-Gipuzkoa), barazki eta fruitu kontserbak (Hernani), lore eta landareak (Errenteria), belarrekin egindako ukenduak (Zestoa), lore eta landare konposizioak (Berastegi), ahatekiak eta saltsak (Urnieta), ogi eta gozo ekologikoak (Hernani), barazki ekologikoak, freskoan eta ontziratutako kremak (Andoain), lore eta landareak (Oiartzun) eta baserriko ogia eta gozogintza (Mallabia).