Bidebietan Gabonetako emanaldiak antolatu dituzte aurrenekoz
Donostia Kulturak eta Bideak Bizilagunen Elkarteak antolatuta, bi kontzertu egingo dituzte Bidebietako Gabonen egitarauan. Lehena hilaren 15ean izango da, ostirala, eta Josue Rugama biolin jotzaileak eskainiko du errezitaldia. Bigarrena, aldiz, Nuria Culla abeslariaren eskutik egingo da hilaren 29an. Antolatzaileek azaldu dutenez, doako sarrera izango dute bi kontzertuek eta San Frantzisko Javier parrokian egingo dira (Joan XXIII.aren pasealekuan), 20:00etatik 21:00etara.
Sareetan azaldu dutenez, halaber, ekitaldiaren lehen urtea izan arren, urtero Gabonetan errepikatzeko asmoa dute.