Kontzertu zikloa egingo dute hiriko zahar etxeetan
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak Lagunkoia kontzertu zikloa antolatu du, Gabonetan zahar etxeetako egoiliarrei “alaitasuna eta artea” transmititzeko. Kontzertuok hilaren 11tik 20ra izango dira, hiriko hamasei zahar etxetan.
Antolatzaileen esanetan, kontzertu zikloa “Donostiako komunitateak adineko herritarrekin duen konpromisoaren lekuko da”. Horretarako, “denentzako programa erakargarria eta entretenigarria” egiten saiatu direla aipatu dute, musika eta dantza uztartuz.