Euskadiko Orkestrak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala musikatuko du hilaren 13an eta 14an
Datorren astelehenetik aurrera Euskadiko Orkestrak 2023/2024 kontzertu denboraldiko laugarren programari helduko dio. ‘Copland / Mahler’ izeneko piezak egingo dituzte Juraj Valcuha eslovakiarraren zuzendaritzapean eta bi kontzertu eskainiko dituzte Kursaal antzokian: hilaren 13an eta 14ean, 19:30etik aurrera.
Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 75. urteurrena izango dela eta, Euskadiko Orkestrak kontzertu programa berriari ekiteko 1949an Copland inspiratu zuen obra hautatu du. hain zuzen, aldarrikapenaren lehen urteurrena ospatzeko sortua izan zen hura. Nazio Batuen ereserkia izenaz ere ezaguna den Abagune solemne baterako hitzaurreak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaletik ateratako testu batzuk daramatza, eta antolatzaileek azaldu dutenez, Mireia Gabilondo aktoreak errezitatuko ditu, “historian lehen aldiz euskaraz”.
Sarrerak dagoeneko salgai daude saio guztietarako euskadikoorkestra.eus webgunean, baita Kursaaleko leihatiletan ere, 10 eta 38 euro bitartean.