Kalean da 'Urdin', Aria donostiarren lehenengo diskoa

Aria pop talde donostiarrak Urdin bere lehenengo diskoa argitaratu du, eta plataforma digitaletan dago entzungai. Zazpi abestiko lana da, denak euskaraz abestutakoak eta Marina Landa taldeko buruak sortutakoak. Azaroan, diskoaren aurrerapen kanta plazaratu zuten, euskaraz eta italieraz abestutako Anime perdute.
Aurten jaiotako taldea da Aria, eta Landa da taldeko burua eta ahotsa, teklatuetan Iñaki Ortego dago, baterian Ion Larrañaga eta gitarran Iñaki Olaskoaga.