Pantailak Euskaraz ekimenak hitzaldia eskainiko du Añorgan abenduaren 12an
Añorgako Euskara Batzordeak, Bagerak eta Donostiako Euskara zerbitzuak antolatuta, hitzaldia eta tailerra eskainiko ditu Alex Aginagaldek, Pantailak Euskaraz ekimeneko bozeramaileak. Hilaren 12an izango dute hitzordua, 17:30ean, Añorgako Museum Cemento Rezolan. Besteak beste, nazioarteko eduki arrakastatsuak euskarara itzultzeko afera landuko dute, eta plataformetan euskalduntzeko dagoen beharraz arituko dira.
Pantailak euskaraz
Beren seme-alaben hizkuntza ohiturekin kezkatuta zeuden gurasoek abiatu zuen Disney Plus Euskaraz ekimena. Kezka bera partekatzen duten euskalgintzako eta ikus entzunezko eragile desberdinak elkartu, eta Pantailak Euskaraz ekimenaren baitan batu dituzte indarrak. Hala, egungo egoera irauli eta euskarazko etorkizun bat lortzeko helburua dute.