Andre Silvaren gol bati esker, kopan aurrera egin du Realak
Kopako bigarren kanporaketa, Andratx talde balearraren aurkakoa, lehenengoaren moduan gainditu du Realak: 0-1 eta garaipenaren gola partida hasi eta ordubete ingurura sartuta. Andre Silvak sartu du gola, 56, minutuan, Odriozolaren erdiraketa bat errematatuta. Silvak Realarekin sartu duen lehenengo gola da.
🎯 Garaipenaren gola, by: @andrevsilva19#WeareReal
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) December 6, 2023
pic.twitter.com/1fMBL5n8Wq
Aurreikusten zen moduan, aldaketa ugari egin dit Imanol Alguacil entrenatzaileak hamaikakoan: Marrero zelairatu du atean; Odriozola, Le Normand, Pacheco eta Aihen atzean; Olasagasti, De Zarate, Turrientes eta Zakharyan erdian eta Dadie eta Andre Silva aurrean. Buñolen aurka gertatu zitzaien moduan, belar artifizialeko zelaira egokitzea apur bat kostatu zaie, baina pixkanaka beraien jokoa egiten joan dira txuri-urdinak, garaipena eskuratu arte.
Realzale bat baino gehiago urduritasunez beteta egon da partida guztian zehar, duela ez horrenbeste urte kopan egindako erridikuluak gogoan, baina Alguacil Realean dagoenetik ez da halakorik gertatzen, eta ez dadila gertatu.
Horrela, final-hamaseirenetarako sailkatu dira txuri-urdinak, eta asteartean jakingo dute zer talde izango duten aurkari. Hain zuzen ere, astearteko 13:00etan egingo dute zozketa, eta zozketa horretan, orain arteko kanporaketetan sailkatutakoez gain, Real Madril, Bartzelona, Atletico Madril eta Osasuna ere egongo dira. Orain arte ez dute kanporaketarik jokatu behar izan, superkopa jokatu zutelako.