Marruseko baratzeak birgaitzeko lanek aurrera jarraitzen dute
Tokiko Gobernu Batzordeak Marrus bideko bigarren faseko baratzeak berregokitzeko proiektuaren lanak kontratatzeko espedientea onartu du. Aurrekontua 268.293 eurokoa da, eta hiru hilabeteren buruan egin beharko dira.
2017an itxi zituzten baratzeok, hamazazpi partzelatan amianto arrastoak agertu ondoren. Oraingo lanen helburua lur horiek “ziurrak izan daitezen bermatzea” da. Horretarako, lur kutsatu horien gainean xafla geotestil bat jarriko dute, haren azpian dagoen arriskuaz ohartarazteko. Amaitzeko, xafla horren gainean metro bat lur garbi gehituko da.