Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte Gabonetako azokaren inguruan
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasle gazte eta helduek hiru interpretazio eskainiko dituzte hilaren 14tik 20ra bitarte. Hala, Urumea pasealekuko Gabonetako merkatu girotuko dute, azken hiruhilekoan beren eskoletan probatu eta hobetu dituzten trebetasunak erakutsita. Emanaldiak 18:00etan izango dira, Autobus geltokiaren sarrera aldamenean dagoen karpan.