Zabaldu dute bertako produktuen azoka berezia
Zabaldu dute bertako produktuen azoka berezia Bulebarrean, eta jende ugari bertaratu da askotariko elikagaiak erostera. Behemendi elkarteak antolatu du, eta abenduaren 6an, 7an, 8an, 10ean, 16an eta 17an egongo da zabalik, 09:00etatik 14:30era.
Nekazaritzako produktuak merkaturatzeko zuzeneko salmenta bultzatzea du helburu azokak. Honako produktuak jarri dituzte salgai: Behi eta ardi gazta eta barazkiak (Errenteria), txekorkia, txerrikia, adobatuak (Amezketa), ezti, propoli tintura, propoeztia, polena (Orendain, Gipuzkoa), barazki eta fruitu kontserbak (Hernani), lore eta landareak (Errenteria), belarrekin egindako ukenduak (Zestoa), lore eta landare konposizioak (Berastegi), ahatekiak eta saltsak (Urnieta), ogi eta gozo ekologikoak (Hernani), barazki ekologikoak, freskoan eta ontziratutako kremak (Andoain), lore eta landareak (Oiartzun) eta baserriko ogia eta gozogintza (Mallabia).
Gainera, ilara luzea egin du jendeak Segurako talogileen postuaren aurrean, taloak eskuratzeko asmoz.
Jarraian, azokaren lehen egunean egindako hainbat argazki ikus ditzakezue: