Barkaiztegi bideko magala egonkortuko dute

Tokiko Gobernu Batzordeak Barkaiztegi bideko haitz ezponda egonkortzeko lanak onartu ditu. Orain dela aste batzuk egon ziren lur jausiek magala desitxuratu zuten, eta horiek konpontzeko lanak onartu ditu orain udalak. Proiektuak ia 165.000 euroko aurrekontua izango du, eta bi hilabete epean egitea aurreikusten da.
Lanen bidez, bide horren bihurgunearen eremua egonkortuko da, Arkaitzartekoa etxearen parean, Martutenen. Hain justu, etxe horren eta Barkaiztegi bidearen artean dago ezponda, bideko 2. zenbakitik hirurogei metro hegoaldera.