Etxebizitzaren auziaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte Egian
Asteazken eta ostegunean etxebizitzaren sarbidearen arazo nagusiak aztertu eta turistifikazio eta gentrifikazioak afera horretan izan duen eragina neurtuko dute Teila fabrikan. Bi egunetan, hitzaldiak izango dituzte 18:00-20:00 bitarte, Egia Bizirik auzo elkartea, Egiako Etxebizitza Sindikatua eta Farapi koop taldeak antolatuta.
Lehen egunean, hilak 13, auzoko panoramika aztertuko dute etxebizitzaren sarbidean dauden arazo nagusiak mahai gaineratzeko. Besteak, beste, Egia Bizirik auzo elkarteak, SOS arrazakeria, Laia Abokatuak kolektiboak eta Saretxek hartuko dute parte.
Bigarren egunean, hilak 14, begirada teorikoagoak eskainiko dituzte eta Bizilagunekin plataformako kideak, Donostiako auzogintzako eragileak (SOS Manteo kasu) eta Iñigo Galdeano arkitektoa gonbidatuko dituzte erresistentzia esperientziak partekatzeko.