Donostia eta Leioa arteko autobus zerbitzu berria bultzatu nahi dute EHUko ikasle eta langileek
Sortu berri den Donostia-Leioa garraio elkarteak, otsailean jarri nahi du martxan zerbitzua, 200 euroko hileko kostuarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin.

Azken asteetan, donostialdean erroldatuta dauden langile eta ikasle guztiei iritsi zaie mezua Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzatik:”Donostiatik Leioara autobusa”. Bidaitxungo pandemia garaian desagertu zenetik, ez dago Donostia eta Leioa zuenean lotzen dituen zerbitzurik eta hala, Leioan ikasi edo lan eginez gero, autoz joatea edo Lurraldebus zerbitzuaren bitartez Donostia-Bilbo eta Bilbo-Leioa lineak hartzea dira aukera bakarrak. Bi aukera horiek dituzten denbora eta kostua tarteko, asko eta asko Bilbon hartzen dute pisua, astelehenetik ostiralera bertan bizi eta Campusa gertuago izan dezaten. Beharrak bultzatuta, elkarte bat sortu dute ikasle eta irakasleen artean, eta etorkizun laburrean foru aldundiaren ditu laguntzaren bitartez bidaiatzea espero dute.
Antolatzaileek zabaldutako gutunean azaldu dutenez, epe ertain luzera zerbitzu hori Lurraldebusen “hitzarmenean barneratzea” dute helburu. Maiztasun eta ordutegiak ikasle eta langileen beharretara moldatuko lituzkete, baina, babes ekonomikoa lortzeko prozesua luzea izango denez, bitarte horretan 5 euro jarri beharko ditu pertsona bakoitzak bidai bakoitzeko; hala, egunean 10 euro ordainduko lituzkete erabiltzaileek. Nolanahi ere, azaldu dutenez, proiektua elkartearentzat, eta aldundiarentzat ondoren, bideragarria izan dadin, ordainketa ez da bidai kopuruaren araberakoa izango, izan ere astean bost joan etorri ordaintzeko konpromisoa eskatuko zaie erabiltzaileei; hau da, orotara, hilean 200 euroko kostua izango du zerbitzuak.
Ibilbideari dagokionez, hiru geltoki zehaztu dira: Donostiako autobus geltokia, Aritzeta eta Zarautzko suhiltzaileen biribilgunea. Ordutegiak, baina, oraindik zehazteke daude, baina itxura guztien arabera, 6:30etan aterako da lehena, ikasle eta irakaleak garaiz iritsi daitezen 8:00etako lehen klaseetara, ordu eta erdiko bidaiaren ostean. Horren ain, beste bi ezartzeko aukera dago, 8:30ean eta 9:00etan iristeo. Itzulerak, berriz, arratsaldeko 15:00, 16:00 eta 18:00etan egingo dira.
Vocento taldeko El Diario Vasco egunkariaren arabera, bihar bilduko dira antolatzaileak Gipuzkoako Aldundiko ordezkariekin, datu zehatzak aurkeztu eta dirulaguntzen bidea jorratzeko.