Basque Culinary Centerren proiektuaren aurka protestan jarraituko dute
Uliako Auzo Elkarteak eta SOS Manteo plataformak Basque Culinary Centerrek Manteoko orubean egin nahi duen eraikin berriaren aurka protestan jarraitzeko asmoa iragarri dute, eta larunbat honetarako (hilak 16) zenbait jarduera antolatu dituzte.
Oraindik eraikina egiten hasi ez badira ere, orubea hesituta dago aste batzuetatik hona. Hain justu, 11:30ean hesi horiek margotzeko deia egin dute bi eragileek. Ondoren, eguerdian, udaletxeraino eramango dute protesta, Okendotik hara martxan joango baitira.