Doako euskara ikastaroak eskainiko dituzte langabe donostiarrentzat
Udaleko Euskara Zerbitzuak bi sasoitan antolatuko ditu doako euskara ikastaroak langabeentzat 2024an: urtarriletik martxora eta urritik abendura. Urtarrilaren 11tik martxoaren 6ra egingo diren ikastaroetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute abenduaren 20ra bitartean Donostiako edozein euskaltegi homologatutan edo www.donostia.eus eta www.donostiaeuskaraz.eus webguneetan.
Ikastaroetan parte hartzeko nahikoa da Donostian erroldatuta egotea, gutxienez 18 urte izatea eta langabezian egotea izena ematerakoan. Ikastaro hauek 120 ikastordu izango dituzte eta egunero hiru ordu emango dira; astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:45era.
Ikastaro hauen helburua da, batetik, euskalduntzea indartzea eta, bestetik, gizartean egoera okerrenean daudenei euskara ikasteko aukera erraztea.
Aurten, hamaika talde osatu dira eta 96 langabe aritu dira euskara ikasten.