Illunbetik erdialderako zuzeneko autobus zerbitzuaren erabilerak gora egin du
Illunbeko aparkalekuaren eta Donostiako erdigunearen arteko doako autobus zerbitzuak erabiltzaile kopuruaren hazkunde handia izan du kanpainaren lehen zazpi egunetan, izan ere, 2.371 bidaia egin ditu, 2022ko epe berean egindakoak baino %68 gehiago, orduan 1.413 bidaia erregistratu ziren eta.
Zehazki, 2023an batez beste 338 bidaiari erregistratu dira, 2022an erregistratutako kopuruaren ia bikoitza, orduan egunean 176 pertsona zenbatu baitziren bataz beste.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak nabarmendu duenez, “datu horiek erakusten dute bisitatzen gaituztenen artean zerbitzua arrakasta izaten ari dela eta gero eta ezagunagoa eta baloratuagoa dela haien artean”. Mugikortasun Departamentuak, halaber, akordio bat lortu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Gipuzkoako errepide nagusietan jarritako argi paneletan zerbitzuaren berri emateko. bidez ekimen horren berri emateko.
Udaletik azaldu dutenez, Gabonetako kanpainan Donostiara autoz hurbiltzen diren pertsona guztien artean zuzeneko autobusaren erabilera sustatzen jarraitzeko, abenduaren 16tik aurrera zerbitzua egunero eskainiko da, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1en izan ezik, egun horietan ez baita zerbitzurik egongo.