Abuztuaren 31ko sutearen ondorioz irtenarazi zituzten bizilagunak gaur bueltatuko dira etxera
Igandean ostalaritza establezimendu batean izandako sutearen ondorioz irtenarazi zituzten bizilagunak gaur bueltatuko dira euren etxeetara. Udaleko iturriek adierazi dutenez, bizilagunen komunitateak kontratatutako arkitektoak dagoeneko bidali du eskatutako txostena, eta Hirigintza Sailak “oniritzia” eman dio. Abuztuaren 31 kaleko 28. zenbakiko bizilagunak dira, eta bost solairutan daude banatuta 21 familiak. B eta C ateetan bizi direnak atzo itzuli ziren etxera, eta A, D, eta E ateetako bizilagunek gaur egingo dute itzulera, beste gau bat kanpoan igaro ostean. Azken etxebizitza horiek, hain zuzen, Korda kalekoak dira, eta Senra tabernaren sukaldearen aurrealde bera dute.
Nolanahi ere, A behegainekoa ez da bueltatuko, sugarrek taberna gaineko etxebizitzara pasa eta kalte handiak utzi baitzituzten. Udaltzaingoak sutearen jatorria ikertzen dabil, suhiltzaileek tabernako barraren inguruan dagoen parrilla bateko ke-erauzketaren sistemari egotzi zioten arren. Udalak argitu zuenez, Senrak hainbat zigor jaso zituen aurretik, baina egun, lizentzia egokiak zituen bere jarduerarako