Donostiako hainbat auzotan ere ospatuko dute San Tomas eguna
San Tomas egunak jai giroz beteko ditu datorren ostegunean Donostiako Parte Zaharra eta Erdialdea, baina hainbat auzotara ere iritsiko da festa. Hain zuzen ere, egitarau propioak antolatu dituzte Morlansen, Altzan, Ibaetan, Intxaurrondon, Amara Berrin, Amaran, Antiguan eta Grosen.
Asteburu honetan ospatuko dituzte santomasak Morlansen, Altzan, Ibaetan eta Intxaurrondon, eta hilaren 21ean bertan gainontzeko auzoetan. Jarraian, auzoz auzoko egitarauak ikus ditzakezue:
MORLANS. Abenduaren 15ean, Leire plazan (Morlanstarrak auzo elkartea)
- 18:00-21:00. Txistorra postua eta Olentzerori eta Mari Domingiri harrera.
ALTZA. Abenduaren 16an, Larratxo pasealekuko 26-49 zenbakien artean (Altzania elkartea)
- 10:00. Txistorra postuen irekiera.
- 11:00. Kontu Kantari emanaldia, Casares Kultur Etxearen laguntzarekin.
- 12:30. Herri Ametsa ikastolako dantza taldearen emanaldia.
IBAETA. Abenduaren 17an, Carlos Santamaria plazan edo (eguraldiaren arabera) Lautximeneta frontoian (Ibaetako Lagunen auzo elkartea)
- 11:30-14:00. Musika erakustaldia.
- 11:30-17:00. Gozogintza, mahai-zapiak eta bestelakoen salmenta-
- 12:30-17:00. Txistorra jana.
- 11:30. Aurpegiak margotzeko tailerra.
- 12:30. Eskulan tailerra.
- 13:30. Toka txapelketa.
INTXAURRONDO. Abenduaren 17an, Sagastieder plazan (Haurtxoak Ikasleen Guraso Elkartea)
- 10:00-15:00. Txistorra postua.
AMARA BERRI. Abenduaren 21ean, Armeria plazan (Amara Berriko Bizilagunen Elkartea)
- 10:00-20:00. Txistorra postuak, txorimaloen lehiaketa, musika, artisauak, eztia eta gozogintza.
AMARA. Abenduaren 21ean, Easo plazan (Amara Bai auzo elkartea)
- 10:00. Txistorra, edariak eta artisauen postuen irekiera.
- 12:00. Haur jolasak.
- 13:00. Trikitilariak.
- Egun osoan zehar txistorra parrillan eta sagardoa.
ANTIGUA. Abenduaren 21ean, Gaskonia plazan (Etiopia Utopia fundazioa)
- 09:00-16:30. Txistorra postua, musikarekin girotuta.
GROS. Abenduaren 21ean, Txofre plazan (Hondarpe auzo elkartea)
- 10:00. Egunaren hasiera.
- 10:30. Postuen arteko pintxo lehiaketa.
- 11:00. Herri kirol parte hartzaileak Zurriola Ikastolaren eskutik.
- 12:30. Zuhaiztiko haurren dantza emanaldia.
- 13:30. Haur eta gaztetxoentzat dantza festa, Mikeltxi DJ-aren eskutik.
- 15:00. Postuen arteko sari banaketa.
- 16:00. Andoni Ollokiegi bakarlariaren emanaldia.
- 16:30. Ereski abesbatza, Karkizano kaletik abiatuta, auzoko kaleetan zehar.
- 17:00. Erraldoi eta buruhandiak auzoko kaleetan zehar, Nafarroa Beherea plazatik
- 18:00. Euskal dantza herrikoi eta parte hartzaileak Kataluina plazan.
- 18:30. Laket erromeria, Okendo Kultur Etxeak antolatuta.
- 22:00. Amaiera.