Hondarribiko aireportuak linea berria izango du Edinburgora
Hondarribiko aireportuak Edinburgorekin linea berri bat irekiko duela jakinarazi dute. Aurten, inoizko hegaldi gehien izan ditu aireportuak: 500.000 inguru, eta horren ondorio da linea berria irekitzea. Hegaldiak maiatzaren 24tik aurrera izango dira, astearte eta larunbatetan.
Gaur egin dute agerraldia British Airwayseko ordezkari Diego Acuñak eta Merkataritza Ganberako zuzendari nagusi Javier Zubiak. Biek nabarmendu dutenez, 2024ko azken hilabeteetako konexio guztiak mantenduko direla.
Honela azaldu du Zubiak egoera: “Gipuzkoarrek asko egiten dute hegan eta zerbitzuak eta konexioak eskaintzen badizkiezu, aireportu honetatik egiten dute”.
Gaur egun Donostiako aireportuan Iberia, Volotea, Vueling, Binter eta British Airways enpresek jarduten dute, eta Hondarribitik Madrilera, Bartzelonara, Sevillara, Valentziara, Malagara, Kanaria Handira, Palmara, Menorcara eta Londresera iritsi daiteke.
Bestalde, jakianrazi dute Lurraldebusek Oarsoldean duen zerbitzuaren lizitazio berri bat jarri dela abian, eta, beste berrikuntza batzuen artean, Donostia eta aireportua zuzenean lotuko dituela.