Udalak Gabonetako kanpainaren karbono aztarna neurtuko du
Ekonomiako eta Bertako Enplegurako Zinegotzigoak eta Donostia Sustapenak 2023ko Gabonetako kanpaina jasangarritasunean mugarri izatea nahi dute, lehen aldiz kanpainaren karbono aztarna neurtuta. Aldundiak finantzatuko du ekimena, eta abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra bitarte kanpainaren baitan programatutako jardueren isuriak neurtuko dira. Ikerketa horren bitartez, neurri murriztaileen plan bat ezarri ahal izango da etorkizunera begira, isuriak murriztu eta konpentsatzeko.
Ekonomiako eta Enplegurako Zinegotzi Marisol Garmendiak nabarmendu duenez, “donostiarrek ingurumen kontzientzia handia dute, eta Gabonak, kontsumoa nabarmen handitzen den garaia denez, une egokia dira kontsumoaren ondorioei buruz hausnartzeko eta ekintzak abiatzeko. Karbono aztarna neurtzea eta gure jardueraren isuriak eta inpaktua ezagutzea da neurri zuzentzaileak ezartzeko lehen urratsa, eta horixe bera egingo dugu. Donostiako Gabonak jasangarriak izatea da gure helburua, hurrengo belaunaldiek ere urte askotan ospatzen jarrai dezaten”.
Antzeko mintzatu da Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko Diputatua: “Gabonak alaitasun, komunitate eta ospakizun garaia dira, baina ezinbestekoa da ekitaldi horien inguruko praktikei eta ingurumenean duten inpaktuari buruz gogoeta egitea. Inpaktu horiek mesede egingo diote gure lurraldearen garapen jasangarriari, CO2a xurgatzeko dugun gaitasuna hobetu egingo baita, eta gipuzkoarren aberastasunean, bertako enpleguan eta bizi kalitatean onura zuzena izango duten proiektu berriak sustatuko baitira”.
Diputatu eta zinegotziak azaldu dutenez, halaber, aztarna hori jaisteko baliabideak jarri dituzte aurtengo kanpainan. battik, birziklapenaren aldeko apustua egin da zabor ontziak ugarituz eta energia kontsumo handiko puntuetan sareen aztertzaileak ezarri dituzte orduz orduko kontsumoa kontrolatzeko.