Fermin Muguruza 'Bidasoa 2018-2023' filmari buruz ariko da igandean
Igandeko honetan (hilak 17) Fermin Muguruza Bidasoa 2018-2023 filmaren idazketa prozesuaz ariko da Tabakaleran, Kontatutako Zinea zikloaren baitan. Muguruzaren azken lanak Hendaia eta Irun arteko muga du hizpide, eta lanaren nondik norakoak azalduko ditu.
Hilaren 17an 59 urte beteko lituzke Iñigo Muguruzak, Ferminen anaia zenak, eta, besteak beste, anaiaren absentziak dokumentalaren sormen prozesua nola baldintzatu zuen ariko da Fermin. Ondoren, filma proiektatuko dute.
18:00etan izango da hitzaldia, Zinea aretoan, euskaraz, eta arabierazko aldibereko itzulpenarekin. Ikusle gisa joateko, sarrera erosi behar da, Tabakaleraren webgunean. Pasa den irailean estreinatu zen dokumentala, Zinemaldi betean, eta hedabide honek proiekzioaren kronika ondu zuen: ‘Arrazismoak, eta ez ibaiak, izen-abizenak dituzten pertsonak hiltzen ditu’.