Gutxieneko garraio zerbitzuak bermatuko ditu Euskotrenek abenduaren 19an
Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu abenduaren 19an trenbide, metro, tranbia, errepide eta funikularreko lineetan, sektore publikoko hainbat sindikatuk greba orokorreko eguna deitu baitute.
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak emandako aginduarekin bat etorriz, Euskotrenek erabiltzen dituen garraiobideek jarduera arruntaren %30 mantenduko dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944-33 33 33 telefono zenbakira deitu dezakete, baita mugikorreko aplikazio ofiziala eta www.euskotren.eus webgunea erabili ere.