Km.0 jatetxe begetarianoa itxiko dute
Bederatzi urtez zabalik egon ondoren, Km.0 jatetxe begetarianoa itxi egingo dute; euren Instagram kontuan eman dute albistearen berri. Egian egon da orain arte taberna, Tabakalera aurrean, eta hiriko jatetxe begetariano bakarrenetakoa zen —aukera begano asko ere bazituen; besteak beste, patata tortilla—.
Jabeek oharrean azaldu dute jatetxea “beste proiektu batzuetara dedikatzea” erabaki dutela, baina oraingoz ez dute zehaztu proiektu horiek zeintzuk izango diren. Abenduaren 20an itxiko dute jatetxea behin betiko.