Stand Up tailerra antolatu dute Karkarkar eta Bagera elkarteak
Stand Up tailerra antolatu dute Karkarkar eta Bagera elkarteak, umorezko bakarrizketa bat idatzi eta antzezteko behar diren gaitasunak lantzeko helburuarekin. Bi orduko lau saio izango dira, eta azken helburua bost minutuko bakarrizketa bat idaztea izango da. Saioak otsailaren 27an eta martxoaren 5ean, 12an eta 19an izango dira, 18:00etatik 20:00etara.
Beñat Iturbe, Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Antton Telleria eta Mirari Martiarena izango dira hizlariak. Saioetan, beraien ibilbideko esperientziak eta eduki teorikoak uztartuko dituzte ariketa praktiko osagarriekin. Bageraren egoitzan egingo dituzte saio horiek (Hernani kalea 15, behea, Donostia). Gainera, hala nahi duenak, Karkarkar-en Stand Up Probalekuan antzezteko aukera izango du apirilaren 18an.
Plaza kopurua mugatua da, eta Bageraren webgunearen bidez eman daiteke izena. Ikastaroaren truke 50 euro ordaindu beharko du bakoitzak, baina ikasleek, langabetuek eta Bagerako bazkideek 40 euro ordaintzeko aukera izango dute.