Asteazkenean zabalduko dute bandera igoera eta jaitsiera balkoitik ikusteko zozketan izena emateko epea
Datorren asteazkenean, hilak 20, Plaza Berriko udal balkoietara sartzeko zozketetan izena emateko prozesua irekiko du udalak. Hala, urteroko legez, hiriko banderaren igoera eta jaitsiera ekitaldiak bertatik jarraitzeko aukera izango dute saridunek, baita udaletxeko balkoitik Haur Danborradaren hasiera bertatik bertara jarraitu ahal izateko. Eskaerak abenduaren 20tik urtarrilaren 1era bitartean egin ahal izango dira bi hitzorduetarako. Izena eman duten pertsona guztien artean, 50 toki zozkatuko dira urtarrilaren 19ko bandera igoerarako, beste 50 toki urtarrilaren 20ko bandera jaitsierarako, eta 36 toki San Sebastian Eguneko haur danborradaren hasiera ikusteko.
Urtarrilaren 1etik aurrera, izena emateko epea amaitu ondoren, Udalak urtarrilaren 5ean argitaratuko ditu zozketan sartzen diren pertsonen izenak. Ekitaldia Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan izango da urtarrilaren 8an 18: 00etan eta urtarrilaren 8tik 10era bitartean saridunekin jarriko dira harremanetan.
Donostian erroldatutako helduak bakarrik
Zozketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da adinez nagusia izatea eta Donostian erroldatuta egotea. Plaza Berriko ekitaldien kasuan, halaber, ezingo da banderaren igoera edo jaitsiera aukeratu izena emateko orduan. Izena eman nahi dutenek aurrez aurre egin ahal izango dute Udalinfon, udalaren webgunean eta telefonoz, 010 zenbakian.