Uliako auzo elkarteak GOeko lanen hesia kentzeko eskatu du
Ulia auzo elkarteak eta Groseko bizilagunek manifestazioa egin dute eguerdian, lanak egin nahi dituzten gunean ezarritako hesia kendu eta Basque Culinary Centerren GOe proiektua bertan behera utz dezaten eskatzeko. Proiektuaren lanak atzeratzen ari diren arren, berdegunearen inguruan hesia jarri dute dagoeneko eta auzotarren eguneroko jarduerak oztopatzen dituzte. Auzo elkarteak, halaber, eskutitza bidali die udal ordezkari eta proiekturen zuzendaritzari, eta adierazi diete, “kutsatuta egin daitezkeen” lurrak direla horiek, eta hala balitz, “4/2015 legeak aurreikusten duena egiten ez bada, osasun publikoaren aurkako ingurumen delitua” egiten egongo liratekeela.
Era berean, gogorarazi diete proiektuaren arduradunek “kontuak eman” beharko dituztela EAEko Euskadiko Auzitegi Gorenan salaketa onartu dutelakio. Bertan, besteak beste, Okendo Aldeko plan bereziaren tramitazioan, Manteoko lur publikoaren donazioan eta GOe eraikitzeko obra nagusiaren lizentzian “irregulartasunak” egon direla adierazten dute.
Hala, bien bitartean, protesta mezuak ezarri dituzte inguruan jarritako hesian, eta manifestazioa egin dute Bulebarrera, auzoko kaleak zeharkatu ostean, proiektuaren aurkakotasuna adierazteko.
Hona hemen mobilizazioko irudi sorta: