Kaleratzeak Stopek eskatu du Donostia osoa izendatzeko tentsio handiko udalerri
Euskadiko Kaleratzeak Stopek begi onez hartu du EAEko tentsio handiko herri eta auzoen zerrenda. Donostiari dagokionean, ordea, kritikatu egin dute auzo guztiak ez kontsideratzea tentsio handikoa.
“Bereziki” Donostiako txostena salatu dute: “Amara Berri, Martutene, Erdialdea, Antigua eta halako auzo jendetsuak ez dira tentsio handiko eremutzat hartzen, putre funtsak, Antiguako Blackstone kasu, nahi bezala aritzen diren bitartean”.
“Ezin da ulertu Donostia, etxebizitza erosteari edo alokatzeari dagokionez hiri garestiena dena, Bartzelonaren eta Madrilen maila berean,ez hartzea udalerri tenkatutzat bere osotasunean”, salatu dute. Amara Berria, Erdialdea, Martutene, Igeldo eta Antigua auzoak geratu dira izendapen honetatik kanpo.
Donostiako Udal Gobernu Batzordeari eskatu diote Eusko Jaurlaritzari eskatzea hiri osoa izendatzea tentsio handiko eremu. Honela, kaleratzeak gelditzeko aukerak handituko dira, alokairuei mugak ezarriz.