Kontxako hondartza eta teknologia protagonista izango dira udalaren Gabonetako egitarauan
Gabonak iristear daude eta egun berezien atarian datozen egunetan egitaraua plazaratu du udalak. Marisol Garmendia Ekonomia eta Enplegu Zinegotziak azaldu duenez, “publiko orori zuzendutako jarduerak” antolatu dira aurten, eta dagoneko martxan dauden argiztapen, merkatu eta jarduera solidarioez batuko zaizkie: besteak beste, haur eta gazteentzako jarduerak antolatu dituzte hondartzan,teknologia izango da nagusi Kursaalen eta kultur eskaintza batzuk ere prestatuko dira.
Gaztei zuzendutako proposamenenei dagokionez, DonoSTEAM Parke Zientifiko eta Teknologikoa ezarriko da Kursaalen. Teknologia berriak, digitalizazioa eta berrikuntza dira DonoSTEAM programa dibertigarriaren hiru ardatzak: droneak, robotika, 3D inprimaketa, programazioa, adimen artifiziala, eSports jokoak, arkitektura, arte digitalak, bideo edizioa, etab. Eduki horietatik abiatuta, ludoteka-tailerrak, hitzaldiak eta era askotako jarduerak antolatuko dira, parte hartzaileen adinera egokituta. Era berean, kulturak ere lekua izango du gabonetako programazioan. Donostiako Orfeoiak bi hitzordu berri eta oso berezi eskainiko ditu abenduaren 22an (Loiolako Erriberak auzoko Iesu Elizan, 19:30etan) eta abenduaren 28an (Altzako San Martzial elizan, 20:00etan). Bi kontzertuak doakoak izango dira; eta ekarpen solidarioak egin nahi dituztenentzat zero errenkada bat egongo da. Era berean, bideomapping izeneko ikuskizun bisuala egingo da abenduaren 27abenduaren 27tik urtarrilaren 4era bitarte, 18:30etatik 21:30etara. Gabonetako Sinfonia izeneko ikuskizuna Udaletxearen aurrealdean egindako proiekzio bat izango da, eta Alderdi Ederretik gozatzeko aukera egongo da.
Gabonak hondartzan
Aurtengo berritasunen artean, Kontxako hondartzan egingo diren jarduerak izango dira nagusi. Fortuna Kirol Elkarteak 7 eta 14 urte bitarteko gazteentzat bideratutako jarduerak antolatuko ditu egunero eguberriko egunetan —itsasaldiak eta eguraldiak ahalbidetuz gero— . Hala, arkudun paintbolla, futbitoa, hondartzako boleibola, hondartzako tenisa, skatea eta altxorraren bila jolasak egingo dira. Era berean, ekologiari eta itsasoari buruzko hitzaldiak eskainiko dira 11:00-13:00 bitarte, abenduaren 26tik, urtarrilaren 5era.