Oiarzabal eta Alberdi, izotz gaineko patinaje artistikoko Espainiako txapelketako podiumean
Asteburu honetan jokatu da Logroñon (Espainia) izotz gaineko patinaje artistikoko Espainiako txapelketa, eta bi donostiarrek podiumera igotzea lortu dute: Iker Oiarzabal bigarren izan zen, eta Euken Alberdik hirugarren postua lortu zuen.
Oiarzabalek 184,23 puntutako balorazioa eskuratu zuen bere ariketarekin, eta Alberdik bi puntu gutxiago baino ez: 182,22. Txapelduna urrutiago geratu zitzaien biei, Tomas Llorenç patinatzaileak 220,64 puntutako balorazioa lortu baitzuen.