Realak Paris Saint-Germainen aurka jokatuko ditu final zortzirenak
Imanol Alguacilen taldeak Paris Saint-Germain izango du aurkari Txapeldunen Ligako final zortzirenetan. Hala, askoren iritziz tokatu zitekeen aurkari zailena egokitu zaio Realari eguerdian egin den zozketan. Talde gipuzkoarrak lehen aldiz jokatu du Frantziako hiriburuko Printzeen Parkean. Otsailaren 14an izango da hori, 21:00eatik aurrera. Itzulerakoa, berriz, martxoaren 5ean jokatuko dute Anoetan, ordu berean.
Printzeen Parkeak 48.583 lagunentzako edukiera du, eta hortaz, 2.500 realzalek partida bertatik bertara gozatzeko aukera izango dute. Era berean, Mbappek eta Luis Enriquek Anoeta bisitatuko dute itzulerako partidan.
Umiltasunez eta anbizioz
Zozketaren emaitzak jakin bezain laster, Roberto Olabe Realeko Kirol Zuzendariak erronka handiaren aurrean gogotsu daudela adierazi du: “PSG talde handi bat dela onartzeko adinako apaltasunarekin diot, (partida) hori beste urrats baten gisa aurre egiteko anbizioarekin gaudela. Zozketak benetako erronka izaten ari dira, baina aurre egin behar diegu taldea zertan bihurtu nahi dugun jakin nahi badugu”.
Era berean, azaldu du oraindik hilabeteak falta dela norgehiagokako, eta taldeak asko aldatu daitezkeela denbora tarte horretan: “Abenduan gaude oraintxe bertan, eta otsaila bitarte jokalarien sasoia eta egoera alda daiteke”. Aurkari gogorrenetakoa egokitu zaiela onartuta, Txapeldunen Ligarekiko jarrera eta ikuspegia aldatu behar dela dio Olabek: “Lehiaketa kanporaketa bat bezala ikusten badugu, zailtasuna bakarrik onartzen dugu, baina lehiaketa osotasunean ikusten badugu, ulertu behar dugu guztiari aurre egin beharko diogula irabazi nahi badugu. Nire ustez, klubak aurreko lehiaketetatik ikasi egin du, eta daukagun heldutasun mailak eta aurkari gogorrak non gauden esango digu”.
Olabek, halaber, zaleak izan ditu gogoan erronka handian pentsatzerakoan: “Zaleentzat bizi gara eta gure izaeran daude. Nahi duguna da zaleak gutaz harro egotea eta orain dugun kilima horiek ere izatea. Guk bezala, lehiaketari umiltasunez eta anbizioz aurre egitea nahi dugu, nazioarteko lehiaketa honetaz gozatzeko eta itzulerako partidan dena emateko”.