Illunbe Eskubaloiko Erreginaren Koparen egoitza izango da
Erreginaren Koparen azken faseak Donostian jokatuko dira berriro. Maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da hori eta Illunbeko Donostia Arena zortzi talde onenen lehiaketa gune bihurtuko da beste behin. Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatuak aurkezpen ekitaldian azaldu dutenez, edizio berria Koparen grina emakumeek egina lelopean egingo da, eta emakumeen talde besarkada bat izango du irudi gisa.
Alvarezen arabera, ahalegin handia egin da txapelketa hau berriro Donostiara ekartzeko: “Illunben 45. Erreginaren Kopa egiteak Gipuzkoak kirolarekin eta, bereziki, emakumezkoen eskubaloiarekin duen etengabeko konpromisoa islatzen du. Ekitaldi honek, emakumeek kirolean duten lidergoa sustatzeaz gain, goi mailako kirol ekitaldiak antolatzeko dugun gaitasuna ere erakusten du”.
Super Amara Bera Bera taldeko arduradunak, Tati Garmendiak, “2022ko Kopak utzitako sentsazio zoragarriak” izan ditu gogoan. “Kirol arloko emaitza edozein izanda ere, Kopatik zapore handiarekin joan ginen, ziur asko edizio antolatuena eta ikusle gehien bildu zituena izan zelako”. Azaldu duenez, halaber, aisialdi eskaintza eta zerbitzuak zabaltzeko lanean ari dira uneotan, eta txapelketaren inguruan hainbat jarduera antolatuko direla aurreratu du.
Sarreren salmenta