Isuri Gutxiko Eremua: galderak eta erantzunak
Nondik norakoa izango da Isuri Gutxiko Eremuaren perimetroa?
Zein ibilgailuri mugatuko zaio sarrera?
Datorren urtearen amaieran ezarriko den arren, plana 2030ean jarriko da indarrean. Bien bitartean, faseka egingo da ezarpena eta hainbat ibilgailu talderi eragingo die. 2024 urtearen amaieratik 2027 urtera arte, debekatuta egongo da Isuri Gutxiko Eremutik ibiltzea ingurumen etiketarik gabe. Etiketa horiek aurretik bereganatu ahal izango dira, betiere diesela erabiltzen duen ibilgailua 2006aren urtarrilaren 1etik aurrera matrikulatu bada eta gasolina erabiltzen duen ibilgailua 2001eko urtarrilaren 1etik aurrerakoa bada. Data horien aurretik matrikulatutako ibilgailuek ezin izango dute etiketa edo ziurtagiria lortu.
Zeintzuk dira salbuespenak?
Eremuko egoiliarren ibilgailu guztiak salbuetsita egongo dira, baita langileak, edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonak ere. Hala, perimetro barruko merkatari eta banaketa enpresako edo zamalanetako langileek joan-etorriak egiteko aukera izango dute.
Beste arrazoiren bat egon daiteke etiketa gabeko ibilgailuak bertan sartzeko?
Bai, udalak “askotariko egoerak” kontuan hartuko dituela adierazi du. Hala, perimetroaren barruan aparkaleku pribaturik izanez gero, edo bestelako arrazoi batzuengatik ezarritako eremura sartu behar izanez gero, erantzukizunpeko adierazpen baten bat beharko dute etiketarik gabeko ibilgailuek. Bertan, eremuan sartzeko arrazoi bat dutela adierazi beharko dute.
Nola egingo dira kontrolak?
Gainerako hirietan egiten ari den moduan –Madrilen, kasu– eremuaren sartu-irtenaren kontrolak kameren bitartez egingo dira. Etiketarik gabeko ibilgailuek isuna jasoko dute, salbuespenen zerrenda luzearen parte ez badira.
Zeintzuk izango dira proiektu berriaren epeak?
– Abenduaren 19a: Isuri Gutxiko eremuaren aurkezpena.
– Abenduaren 26: Tokiko Batzarrean onartuko da.
– 2024ko urtarrila eta otsaila: Prozesu parte hartzailearentzako tartea. Askotariko eragileekin eta gainerako udal taldeekin bilerak egingo dira moldaketak eta alegazio edo arrazoibideak aurkezteko.
– 2024ko martxoa: alegazioak amaituta, prozesu parte-hartzaileko datuak bueltatuko dira eta Tokiko Gobernu Batzarrean onartuko da.
– 2024ko azken hilabeteak: Proiektuaren lehen fasea martxan jarriko da, 2028a bitarte.