Corominasek dio «ez dagoela kutsadurarik Erdialdean»

Borja Corominas Donostiako Udaleko PPko bozeramaileak adierazi duenez, PSE-EEren eta EAJren Udal Gobernuak Isuri Gutxiko Eremu bat (IGE) ezarriko du “kutsadurarik ez dagoen eremu batean”.
Goizean zabaldutako ohar batean adierazi duenez, “gezurra” da autoek IGE horretatik “askatasunez zirkulatu” ahal izango dutela eta murrizketa gehiago izkutzaten dituen neurria dela adierazi du: “Zalantza handiak ditut orain ukatzen dituzten murrizketak ez ote diren datozen urteetan ezarriko”.
“Urtetik urtera murrizketak ugariagoak” izango direla baieztatuta, benetako aldaketen nondik norakoa azaltzeko eskatu du Corominasek. Bere hitzetan, “donostiarrak hainbeste kezkatzen dituen afera honetan beharrezkoa da gardentasuna”, eta udalak argi eta garbi erantzun behar ditu kezka horiek.
Donostiako Udal Gobernuak lehenbiziko faseak datozen lau urteetan eragingo dituen aldaketak atzo bertan aurkeztu zituen arren, popularren buruak dio motz gertatu zirela azalpenekin, ez baita nahikoa informazio “lehen urtean” planteatuko diren murrizketekin. PPko bozeramaileak salatu duenez, “sozialisten gezurrak barreneraino sartzen direnean esaten duten ezer ez dago gezurkeria jarrera horretatik salbuetsita” eta ildo beretik, argi utzi nahi izan du ezin dela haien hitzaz fidatu.