Bi gizon zauritu dira Gipuzkoa plazako postu bateko sugarren ondorioz
Jai giroan murgilduta zeudela, 13:30ak aldera susto handia bizi izan dute Gipuzkoa plazan zeudenek. Udalak jakinarazi duenez, taloak egiten zebiltzan postu batean, sugar handiak sortu dira eta 40 eta 44 urteko bi gizonek erredura arinak izan dituzte. Antza denez, erabiltzen ari ziren plantxan gas poltsa bat sortu da eta hura berriro piztu nahi izan dutenean metatutako gas kantitate horrek sugar handiak eragin ditu. Zauritutako bi pertsona horiek plazan bertan artatu dituzte eta erredurak arinak baziren ere, ospitalera eraman dituzte zauriak hobeto tratatzeko.
Suhiltzaileek, bestalde, zonaldea itxi dute kontrolpean izan arte, baina dagoeneko zabaldik dago.